Ereaga Bidaidak

Legezko oharra

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, EREAGA BIDAIAK SLk jakinarazten du WWW.EREAGABIDAIAK.COM webgunearen titularra dela. Lege horren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, EREAGA BIDAIAK SLk datu hauen berri ematen du:

Webgune honen titularra EREAGA BIDAIAK SL da, B48957377 IFK zenbakia duena eta helbide soziala hemen duena: KURRULLU BIDEA, 1 48950, ERANDIOGOIKOA (BIZKAIA). Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 3628 liburukian, 119 folioan, BI21176 orrian eta 238136 inskripzio-zenbakiarekin. Hauxe da enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: ereagabi@telefonica.net

Erabiltzailea eta erantzukizun araubidea

Erabiltzailea izango da EREAGA BIDAIAK SLren webgunean nabigatu, sartu eta berau erabiltzen duena. Horrenbestez, EREAGA BIDAIAK SLren webgunean nabigatzen hasten den unetik, onartu egiten dira bertan ezarritako erabilera-baldintzak. Nolanahi ere, kasuaren arabera, legez bete beharreko indarreko araudia ezarri ahal izango da.
EREAGA BIDAIAK SLren webguneak askotariko informazioa, zerbitzuak eta datuak ematen ditu. Erabiltzeak bere gain hartzen du webgunea zuzen erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun hori alderdi hauetara ere zabalduko da:

- Webgunean eskaintzen diren eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko EREAGA BIDAIAK SLk emandako galdetegietan erabiltzaileak emandako informazioa egiazkoa eta legezkoa izatea.
- EREAGA BIDAIAK SLk emandako informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauetan ezarritakoaren, Legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren aurka erabiltzea, edo beste edozein modutan hirugarrenen eskubideak urratu edota webgunearen funtzionamendua bera kaltetu ahal izatea.

Estekei buruzko politika eta erantzukizun salbuespenak

EREAGA BIDAIAK SLk ez du bere gain hartuko erabiltzaileak webguneko esteken bidez eskura dezakeen edukiaren gaineko erantzukizunik. Era berean, adierazten du ez duela inola ere sareko beste gune batzuen edukia aztertuko, eta ez duela inolako kontrolik gauzatuko eduki horien gainean. Halaber, ez du bermatuko esteken bidez bisitatu daitezkeen bere jabetzakoak ez diren guneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna. EREAGA BIDAIAK SLk adierazten du beharrezkoak diren neurriak hartu dituela bere webgunean nabigatzearen ondorioz erabiltzaileek inolako kalterik izan ez dezaten. Horrenbestez, EREAGA BIDAIAK SLk ez ditu bere gain hartuko, inola ere, erabiltzaileak Interneten nabigatzearen ondorioz izan ditzakeen balizko kalteak.

Aldaketak

EREAGA BIDAIAK SLk beretzat gordetzen du bere webguneko edukian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, aurretiaz ohartarazi gabe. Bai webguneko edukiei dagokienez, bai webgunea erabiltzeko baldintzei dagokienez. Aldaketa horiek bere webgunearen bidez egin ahal izango dira, zuzenbidean onartutako edozein bide baliatuz, eta aldaketok derrigor bete beharrekoak izango dira webgunean argitaratuta dauden bitartean, harik eta ondorengo beste batzuek behar bezala aldatzen dituzten arte.

Datuen Babesa

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak EREAGA BIDAIAK SLren (IFK: B48957377 eta helbide soziala: KURRULLU BIDEA, 1 48950, ERANDIOGOIKOA, BIZKAIA) titulartasunekoa den tratamendu-sisteman sartuko direla, bi aldeen artean ezarritako konpromisoak errazteko, arintzeko eta betetzeko asmoz. Indarrean dagoen araudia betez, EREAGA BIDAIAK SLk jakinarazten du aurretiaz aipatutako arauak betetzeko beharrezko denboran soilik gordeko direla datuak. Kontrakoa adierazten ez diguzun bitartean, jakintzat emango dugu zure datuetan ez dela aldaketarik egon, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula adierazitako helburuetarako erabiltzeko. EREAGA BIDAIAK SLk jakinarazten du datuen tratamendua legezkoa, zintzoa, gardena, egokia, mugatua, zehatza eta eguneratua izango dela. Hori dela eta, EREAGA BIDAIAK SLk konpromisoa hartzen du datuak okerrak direnean bidezko neurri guztiak hartzeko, datuok ahalik eta lasterren ezabatzeko edo zuzentzeko. Datuen babeserako arloan indarrean dagoen araudiak ematen dizkizun eskubideekin bat etorriz, zure datu pertsonalen tratamenduan nahiz datuon tratamendurako emandako adostasunean sarbidea izateko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, eskaera igorri behar duzu gorago adierazitako posta helbidera edo ereagabi@telefonica.net posta elektronikora.

Aukera izango duzu eskumeneko Kontrol Agintaritzara jotzeko, bidezkotzat jotzen duzun erreklamazioa aurkezteko.

Jabetza intelektuala eta industriala

EREAGA BIDAIAK SL, bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere web orrialdeko jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da, baita web orrian jasotako elementu guztiena ere (besteak beste, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen sorta, web orrialdea martxan jartzeko, sarbidea izateko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailuko programak, eta abar), EREAGA BIDAIAK SLren titulartasunekoak diren heinean. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira. Hala, arlo horretan indarrean dagoen Espainiako eta Europar Batasuneko araudia aplikatuko zaie, baita Espainiak arlo horretan sinatuta dituen nazioarteko hitzarmenak ere. Eskubide guztiak beretzat gordetzen ditu. Jabetza intelektualari buruzko Legean xedatutakoarekin bat etorriz, berariaz debekatuta egongo da web orrialde honetan jasotako edukiak (guztiak edo horietako batzuk) EREAGA BIDAIAK SLren baimenik gabe merkataritza-xedeetarako erreproduzitzea, jendaurrean banatzea eta jakinaraztea eta eskuragarri jartzea, edozein euskarritan eta edozein baliabide tekniko baliatuz.
Erabiltzaileak hitz emango du EREAGA BIDAIAK SLren titulartasunekoak diren Jabetza Intelektual eta Industrialaren eskubideak errespetatuko dituela. Aukera izango duzu atariko elementuak ikusteko, baita inprimatu, kopiatu eta zure ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gordetzeko ere, betiere bakar-bakarrik zure erabilera pertsonal eta pribaturako denean. Erabiltzaileak ezin izango du EREAGA BIDAIAK SLren orrialdeetan instalatuta egon daitekeen babesteko gailurik edo segurtasun-sistemarik ezabatu, aldatu, baztertu edo manipulatu.

Legezko egintzak, ezar daitekeen legeria eta jurisdikzioa

EREAGA BIDAIAK SLk, era berean, beretzat gordetzen du bere webgunea eta bertako edukiak behar ez bezala erabiltzearen ondorioz edota baldintza hauek ez betetzearen ondorioz egokitzat jotzen dituen egintza zibilak edo penalak aurkezteko eskumena. Erabiltzailearen eta emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean aplikatzekoa den indarreko araudiaren araberakoa izango da. Gatazkaren bat sortuz gero, aldeek arbitrajearen esku utzi ahal izango dituzte haien gatazkak, edo, bestela, ohiko jurisdikziora jo, betiere jurisdikzioari eta horren baitako aginpideei buruzko arauak betez. EREAGA BIDAIAK SLk BIZKAIAN, Espainian, du helbidea.

Cookien politika

Era berean, EREAGA BIDAIAK SLk erabiltzaileari jakinarazten dio bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera duela, jasoko dituen cookien berri emateko. Edo, bestela, nahi izanez gero, eragotzi egin dezake cookieak bere disko gogorrean instalatzea. Jarraian, hainbat nabigatzailetako estekak dituzu eskura, horien bidez konfigurazio hori egin ahal izateko: