Ereaga Bidaidak

Zerbitzuak

Gure flota autobus modernoez osatuta dago. 22 plazatik 55ra bitarteko autobusak ditugu; besteak beste, 27, 28 eta 43 plazakoak. Horiek guztiek segurtasun uhala eta ABSa dute, aire girotuarekin, berogailuarekin eta bestelakoekin hornituta.

Luxuzko autobusak ere baditugu; mahaia, sareko entxufea (mugikorrak eta eramangarriak kargatzeko), komuna eta guzti dituztenak.

Ezkontzak eta kongresuak

Zure EZKONTZA bezalako egun berezi batean, utzi guri gonbidatuen joan-etorriaz arduratzen. Zuk behar duzuna lasaitasuna, segurtasuna, puntualtasuna eta ordutegi-malgutasuna da, eta horixe da guk eskaintzen dizuguna.

Gure autobus flota eskaintzen dizugu zure enpresaren irudia bermatzeko, nazionalak edo nazioartekoak izan daitezkeen kongresu, konbentzio edo ferietara joan-etorria egiteko.

Eskola-garraioa

Gure autobus flota eta eskolen beharretan espezializatuta dauden langileak eskaintzen dizkizugu, eta, bidaiari txikienentzat, arretarik onena eta seguruena.

Enpresak

Bezero bakoitzaren beharrizanetara egokitzen gara, faktore guztiak kontuan izanda. Hala, langileak garraiatzen ditugu, enpresari puntualtasuna eta erosotasuna emanez.